Skip to main content

Irudia
yo capitan

Joan den astelehenean,  batxilergoko ikasleek hezkuntza-jarduera batean parte hartu zuten Durangoko Zugaza Zineman, eta "Yo, Capitán" filma ikusteko aukera izan zuten. Lan zinematografiko honek Seydou eta Moussa senegaldarren istorioa kontatzen du, Europarako bidaia zail eta arriskutsu bati ekiten dioten bi gazte senegaldarren istorioa, etorkizun hobe baten bila giza dilema eta muturreko erronkei aurre eginez.

Jarduera honen helburu nagusia gure ikasleak migrazioaren errealitateaz sentsibilizatzea zen, enpatia, elkartasuna eta giza eskubideen errespetua bezalako balioak sustatuz. Filmak, giza istorio sakon bat kontatzeaz gain, gaur egungo gaiak jartzen ditu mahai gainean, hala nola desberdintasuna, mugak eta justizia sozialaren garrantzia.

Ikastetxean funtsezkoa iruditzen zaigu horrelako jarduerak hezkuntza-prozesuan txertatzea, pentsamendu kritikoa garatzen eta mundu bidezkoago batekin konprometitutako herritartasun globala eraikitzen laguntzen baitute.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Durangoko Zugaza Zinemari ekimen honetan parte hartzeagatik eta ikasleei izan duten jarrera ireki eta parte-hartzaileagatik.
 

Azken albisteak

Irudia
irakurrixu

1B eta 1C taldeek idatzitakoa da aurtongo irakurrixu aldizkariko lehenengo alea.

Irudia
FAAZ

Zamudioko Parke Teknologikoan aurkitzen den FAAZ ikerkuntza-zentrora bisita.

Irudia
seaska logoa

Seaskaren aldeko zozketan izan ziren saridunak saskia jaso ez dutenez, 2. zozketa egin dugu: Hona hemen zenbaki saridunak.