Skip to main content

Irudia
SEASKA IKASTOLAK PORTADA

Azken asteetan Lanbide Heziketako Goi Mailako lehen mailako ikasleek buru belarri ibili dira SEASKA izeneko erronkarekin. SEASKAk Euskal Herrian duen garrantziaz eta beharrez kontzientziatu dira. Iparraldeko ikastolako hainbat lankideekin (Aitziber eta Ainara) meet bidez izandako saioek begiak ireki dizkie eta hortik ikastolek duten garrantziaz eta batez ere iparraldeko ikastolek duten beharrez jabetu dira. Estatu Frantzesak diru laguntza oso gutxi emanez bizirauten dute eta gainera baxoa bezalako azterketak euskaraz egiteko eskubidea kentzen diete.
Bestalde orain gutxi erre zen Arberoa ikastolako familia kide batekin ere hitz egiteko aukera izan dute eta gaur eguneko egoera erreala zein den azaldu izan du. Guzti horrekin diru bilketa egiteko hasi ziren errifen bidez eta horretarako durangaldeko komertzioei esker otzara ederrak sortu dituzte.

Horrez gain SEASKA egutegiak ere saldu dituzte. Jasotako diru guzti guztiaberaientzako da. Elkartasuna baino hobeagorik ez da gure Euskal Herrian.
Eskerrik asko denei beraz eta zorte on, honakoak izan dira otzaren zenbakiak:

SEASKA RIFETAKO ZENBAKIAK: 

  • 1. saria: 156
  • 2. saria: 126
  • 3. saria: 619
  • 4. saria:  869
  • 5. saria: 538
  • 6. saria: 831
  • 7. saria: 809

TABERNAKO TABLOIKO ZENBAKIA: 86

Azken albisteak

Irudia
Startinnova

Startinnova lehiaketan parte hartu duten ikasleen artean talde bat finalista.

Irudia
pupi

Batxilergo lehenengo mailako zenbait ikaslek trukaldian parte hartu dugu Iruñeko San Fermin ikastolako ikasleekin.

Irudia
filosofia olinpiadak

Eusko Jaurlaritzan egingo den finalera iritsi dira batxilergoko bigarren mailako 6 ikasle.