Skip to main content

Irudia
agur x

Maiatzaren 9an Ikastolen Elkarteak X sarea uztea erabaki zuen. Ibaizabal Ikastolan ere egina genuen hartarako gogoeta, eta, behin mugimenduak norabide hori hartuta, bertako kide izanik, bide hori berbera hartuko du gaur bertan Ibaizabal Ikastolak: X plataforman (lehen Twitter) izan duen presentzia bertan behera utziko du

Plataformaren bilakaera ez dator bat Ibaizabal Ikastolaren balio etiko eta demokratikoekin. Errespetuan eta egiazkotasunean oinarritutako komunikazioa garrantzitsua da Ibaizabal Ikastolarentzat; baita hizkuntza-aniztasunaren sustapena eta komunitatearen babesa ere; eta pribatutasuna eta datuen kudeaketa segurua bermatu behar dira. Eta hori ez du X sareak ahalbidetzen.

Gainerako ohiko gure kanaletan izango gaituzue: webgunea, sare sozialak... eta baita aurrez aurre ere!
 

Azken albisteak

Irudia
AISIOLA BEGIRALE IKASTAROA

Aisialdiko begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik. Informazio guztia, atxikitako kartelean aurki daiteke. 

Irudia
familia bilerak btx2

Gaur arratsaldean egingo da batxilergoko bigarren mailako fmailientzako aurkezpen-bilera. Lanbide Heziketako eraikinean hasiko da, arratsaldeko 18:00etan.

Irudia
irakurrixu

1A eta 1D taldeek egindakoa da irakurrixu aldizkariaren ikasturteko bigarren alea