Skip to main content

Irudia
ingeleseko irakaslea

LAN-ESKAINTZA:

DURANGALDEKO IBAIZABAL IKASTOLA KOOPERATIBA-ELKARTEAK INGELESEKO IRAKASLEA BEHAR DU ORDEZKAPEN BATERAKO:

Bete beharreko baldintzak: 

 

  1. Hemen adierazitako ikasketetakoren bat izatea:

Lizentziatura edo gradua:

Ingeles Filologia edo Itzulpengintza eta Interpretazioa (B hizkuntza = Ingelesa); edo Hizkuntzalaritza + Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 maila edo goragokoa Ingelesean.

 

  1. Euskara: C1 maila

  2. Irakasleen Prestakuntzako Masterra.

Baloratuko dira: 

 

  1. Ibaizabal Ikastolaren zein EHIko ikastolen proiektuaren ezagutza, partaidetza zein bertan esperientzia.

  2. Lan-esperientzia orokorra (baita hezkuntzatik kanpokoa ere).

  3. Talde-lanean esperientzia edo formazioa.

  4. Herrigintzan esperientzia.

ESKAINTZEN DA:

  • Ingelesa ematea Batxilergoan eta Lanbide Heziketan.

  • Kontratuaren iraupena: lanean hastea berehalakoa. Irakasle titularraren gaixotasunak iraun bitarteko ordezkapen-kontratua.

  • Lanaldia: % 100

     

                            

  • Bidali eskabideak (curriculuma) zuzendaria@ibaizabalikastola.eus helbidera 2025eko irailaren 19a baino lehenago, HIZKUNTZAK erreferentziarekin.

Lan eskaintza - Inglesa.pdf

Azken albisteak

Irudia
AISIOLA BEGIRALE IKASTAROA

Aisialdiko begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik. Informazio guztia, atxikitako kartelean aurki daiteke. 

Irudia
familia bilerak btx2

Gaur arratsaldean egingo da batxilergoko bigarren mailako fmailientzako aurkezpen-bilera. Lanbide Heziketako eraikinean hasiko da, arratsaldeko 18:00etan.

Irudia
irakurrixu

1A eta 1D taldeek egindakoa da irakurrixu aldizkariaren ikasturteko bigarren alea