Skip to main content

Irudia
filosofia

Agora filosofia elkarteak EHUrekin elkarlanean antolatutako Pentsatu! 2025 jardunaldia egin da Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatean.

Topaketan Ibaizabalek parte hartu du. Batxilergoko filosofia irakasleak eta unibertsitateko hainbat irakasle bildu dira, ikasturte honetan egingo den USaP probari buruz gogoeta partekatua egiteko.

Saioak bi ardatz nagusi izan ditu: Batetik, testu filosofikoen lanketan sakontzeko ikuspegiak partekatu dira; bestetik, disertazio filosofikoen inguruko tailer praktiko bat garatu da, probaren metodologiari eta ebaluazio-irizpideei buruzko zalantzak argitzeko helburuarekin.

Jardunaldia Filosofiaren Nazioarteko Egunaren inguruan antolatu da —urtero azaroko hirugarren ostegunean ospatzen dena—, eta filosofiaren irakaskuntzaren indartzea eta komunitate pedagogikoaren arteko elkarlana bultzatzeko espazio aberasgarria izan da.

Azken albisteak

Irudia
AISIOLA BEGIRALE IKASTAROA

Aisialdiko begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik. Informazio guztia, atxikitako kartelean aurki daiteke. 

Irudia
familia bilerak btx2

Gaur arratsaldean egingo da batxilergoko bigarren mailako fmailientzako aurkezpen-bilera. Lanbide Heziketako eraikinean hasiko da, arratsaldeko 18:00etan.

Irudia
irakurrixu

1A eta 1D taldeek egindakoa da irakurrixu aldizkariaren ikasturteko bigarren alea