Skip to main content

Irudia
aisha

Azaroaren 27an, osteguna, Rio de Oro elkartearen eskutik, Aisha filmaz "gozatu" ahal izan dugu. Dotoreziaz baita irmotasunez ere, gure gizartean, injustiziak eta enpatia ezak, asilo politikoren bila datozenentzat ekartzen dituen gogorkeria eta une bortitzak kontatzen dizkigu. Aishatu, emakume gazte bat, filmaren protagonista da eta, bere begietan, hainbatek bizitako bortizkeriak, deserroak, zaintza ezak eta itxaropen faltak, sortzen dituzten bizitzarekiko beldurra, etsipena eta bakardeadea, sakontasunez, islatzen dira. Filma hau ikustea, indarrez, gomendatzen dugu, hausnarketarako aukera paregabea eskaintzen baitigu.

Azken albisteak

Irudia
Ibi

Gaur bisita berezia jaso dugu ikastolan: Ibilaldia 2027ko denda ibiltaria gurean izan da, eta jardunaldia benetan arrakastatsua izan da.

Irudia
Jardunaldiak

Euskal Herriko eta nazioarteko aditu eta arituen eskutik, egungo egoera aztertu eta, erronka berrien aurrean, hezkuntzatik garatu beharreko estrategiak partekatuko ditugu.

Irudia
ESKERRIK ASKO

IKASTURTEKO LEHEN AUZOLANA BURUTU DUGU