Skip to main content

2. eguna eta itxiera

Irudia
Jardunaldiak

Gaur, hilak 8  Ibaizabaleko Lanbide Heziketako ikasleentzako bideratutako jardunaldi pedagogikoei amaiera eman diegu. 2 eguneko planteamendu hezigarria aurrera atera ahal izateko, hainbat elkarte eta profesionalen laguntza izan dugu, beraiei esker posible izan da 2 egun hauetan elkartrukaturiko esperientzia hezigarri eta zoragarri hau aurrera atera izana.

Armairutik Plazara dokumentala ikusteko aukera izan dugu. Euskal Herriko LGTBI komunitateko hamar pertsonak armairutik nola atera ziren kontatzen dute, baita euren orientazio sexualak eta genero identitateak euren bizitzan zer-nolako eragina izan zuten ere.

 

Alde batetik Dolua landu dugu eta bestetik Suizidioaren trataera hedabideetan La niña amarilla elkarteko kidea Cristina Martinez Vallier-en eskutik gaia sakon landu dute ikasleek, eta Ekai Lersundi gazte ondarrutarraren bizitza jasotzen duen Mi pequeño gran samurai dokumentala ikusi eta Elaxar, Ekairen aitarekin solastu gara, hezkuntzan elkarloturik dauden hainbat gaien erreflexiorako gonbidapena luzatu digularik.

 

Plazer hutsa izan da gogoeta kolektiboa egiteko ezinbestekoak diren gaiak mahaigaineratzea eta elkarrekin lantzea.

Eskerrik asko bertaratutako elkarte eta hizlari guztiei. 

Azken albisteak

Irudia
seaska zozketa

Seaska Ikastolen alde erronkari amaiera emateko zozketa burutu genuen atzo, eta hauexek dira ikasleek antolatu eta zozketatu ditugun 3 saskietako zenbaki saridunak:

Irudia
Jardunaldiak

Irudia
ATG2