DUAL INTENTSIBOAREN HELBURUAK
a) Lanbide Heziketako ikasleen gaitasunak hobetzea, enpresako prestakuntza-orduak handituz
b) Enpleagarritasuna handitzea, lan.ingurunean esperientzia eta prestakuntza-maila handiagoa egiaztatzeko.
c) Enpresa eta erakunde parekatuei eredu Dual horretarako sarbidea erraztea.
HARTZAILEAK
Honako baldintza hauek aldi berean betetzen dituzten ikasle guztiek parte hartu ahal izango dute:
a) LHko Sailburuordetzak baimendutako Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeren batean matrikulatuta egotea.
b) Oinarrizko, erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloren batean (D graduan) edo espezializazio-ikastaroren batean (E graduan) matrikulatuta egotea.
c) Enpresa edo erakunde parekatuan lanean hasi zenetik 16 urte bete dituela egiaztatzea.
d) Aurretik prestakuntza dual intentsiboa egin ez izana prestakuntza-maila bereko eta produkzio-sektore bereko prestakuntzan.