Aita Menni Ospitaleak Siriako errefuxiatuentzako arropa biltzeko kanpaina bat hasi du. Ibaizabalgo Eko-eragile taldetik ekimenean parte hartzea erabaki dugu.
Batez ere, berokiak, gizonezko oinetakoak eta prakak behar dira batez ere negua oso hotza izaten ari da eta, baina, hala ere dena izango da ongi etorria.
Urtarrilaren 16ra arte utzi ahalko dira arropak eta helmugara urtarrilaren 22aren inguruan heltzea aurreikusita dago. Horretarako bi kutxa jarri ditugu bilketa egiteko: idazkaritzan eta bigarren solairuan.
Norbaitek asteburua ere aprobetxatu nahi badu Durangoko Joxe Miel Barandiaran erresidentzian ere utzi daitezke arropak.
Aipatutako epe hauetatik kanpo ekartzen diren arropak Ibaizabaleko etxegabekoei emateko izango dira. Kasu honetan, lozakuak eta mantak ere eskertuko dira.