Euskararen erabileran eragiteko egitasmo berezia abiatuko da 2018an. Donostiako Egia auzoan, Agurainen, Lasarte-Orian, eta beste hainbat herritan egin duten legez, Euskal Herri osoan euskararen aktibaziorako ekimenak jarri gura dira martxan, eta Durangon ere horretan lan egiteko prest gaude euskalgintzako hainbat eragile.
Lehen pausoa abenduaren 1ean egingo dugu. Andra Mariko elizpean, 19:30ean, "11 egun euskaraz" zer izango den azalduko dugu Karrika antzerki taldekoen laguntzarekin.