Euskal Herrian Euskaraz elkarteak manifestaziora deitu du martxoaren 24rako, Iruñean, "Mugarik gabeko euskara, ofizialtasuna" lemapean. Durangoko zenbait euskaltzalek bertara joateko deialdi irudimentsua egin dute, autobus baten parodia eginda. Hurrengo zapatuko autobusa 14:45ean irtengo da Madalenatik, eta Plateruenean eta Intxaurren eman daiteke izena.