Ibaizabal ikastolako Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloko ikasle talde bat Startinnova programaren finalerako sailkatu da. Gazteen ekintzailetza sustatzea helburu duen Startinnova programan, 18 urtetik gorako kategorian, hainbat ikastetxetako 66 talde aurkeztu dira, eta lan idatziaren aurkezpenean lehen postua lortu du Ibaizabal 1 taldeak! 5 emakumek osatzen dute taldea: Amaia Ibarzabal, Mariane Oyarzabal, Mirari Urizar, Oihane Ozamiz, Paule Egilior.
Familia osotasunean kontuan izanik eta beraien beharrak hizpide hartuz, aisialdi, formakuntza zein aholkularitza zerbitzua eskanitzera datorren taldea da.
Enpresa ideia sortu, taldean garatu eta aurkeztu zuten ideia, eta beraien proiektua defendatu beharko dute orain, enpresa, hezkuntza eta ekintzailetza mailan onespen handiko profesionalez osaturiko epaimahai baten aurrean.
Egitasmoen defentsa Otsailaren 25ean izango da, Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien fakultatean.
Ibaizabal ikastolako komunitatetik Zorionik handiena eta ziur gara zuen defentsa primerako izango dela. Animo neskak!