Skip to main content

2019/11/07
"Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka" leloa hartuta beste urte betez, Errigora kanpaina abian jarriko da aurten ere.
 
Zuri esker ametsak egi bihurtzen jarraitu nahi dugu. Batetik, Nafarroa hegoaldean haur eta helduen euskalduntzeak aurrera egin dezan zure ekarpena behar dugu. Baina, bestetik, amets berriak ere bete nahi ditugu: Euskararen beharrizanetatik izan beharretara jauzi egin nahi dugu. Euskara kalera atera nahi dugu. Zonalde zigortu hau lurralde euskaldun imajinatu nahi dugu
 
Urtero bezala, data hauen artean Nafarroa hegoaldeko produktu bikainez osatutako saskiak eskatu ahal izango dira. Aurten gainera, eskaintza berrituarekin gatoz: ez bat, ez bi; 3 saski izango dira aukeran: beltza (klasikoa), berdea (ekologikoa) eta zuria (berezia).
  • NOIZ egin eskaria?  Urriaren 30etik azaroaren 20ra izango da
  • NOLA  egin eskaria?  www.errigora.eus web orrian. (KLIK HEMEN)
  • Zenbat kostatzen da kaxa  50 € kaxa baltza // 60 € berdea // 70 € zuria
  • NOIZ eta NON jasoko dira kaxak? Azaroaren 25tik aurrera // DURANGON: IBAIZABAL ikastolan // GALDAKAON: Sollube kalea 8 // ZORNOTZAN: Ixer kiroldegiaren alboko lonjan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, erantsitako dokumentuak irakurri itzazue.
Disfrutatu gure herriko produktuekin!
txostenaPuzka19.pdf
Sarea_WebgunekoGida.pdf

Azken albisteak

Irudia
25. urteurrena
2024-11-20

Durangoko Plateruena aretora gonbidatzen zaituztegu 25. urteurreneko ekitaldira.

Irudia
elkartasun ikastolak
2024-11-19

Ikastolen arteko lankidetza ekonomikoa

Irudia
urriko auzolana 24
2024-11-05

Hainbat guraso, irakasle eta ikaslek parte hartu dute urriko auzolanean.