Elorrioko Txintxirri ikastolatik laguntza eskaera bat heldu zaitzaigun eta duela aste batzuk martxan jarri ginen Ibaizabalen.
2010etik hasita, Txinitxirri ikastolak Amgala deituriko proiektua du martxan. Amgala, herriko Lajwad elkartea eta elorrioko institutuarekin batera egiten den proiektua da, herri saharauia laguntzeko elkartasunezko proiektua. Aurten, ikastolatik 20 pertsonako talde bat, ikasle eta irakasle, joango gara Tindufeko errefuxiatuen kanpalekuetara eta hori dela eta eskola materiala biltzen ari dira, Bertan bisitatuko dituzten eskolak lagundu ahal izateko.
Horretarako ikastolan ESKOLA MATERIALA biltzen hasi gara. Ostiral honetara arte, hilak 15 egongo gara biltzen. Edozer izan daiteke ongi etorria, boligrafo, arkatz, estutxe, motxilak.... Beraz, etxean sobre daukagun guzti hori ongi etorria izango da Saharar herriari laguntzeko. Hurbildu ikastolara eta utxi materiala horretarako jarri ditugun kutxetan.
PD: Atxikita Txintxirri ikastolako ohar informatiboa.
Eskerrik asko!
Eskola materiala bilketa beste ikastoletan.pdf