Batxilergoko lehenengo mailako ikasle zenbait Nafarroan barna ibili dira, trukaldi programaren bidez euskara hauspotzen .
Euriteak eurite, 1. mailako ikasle zenbait Nafarroan barna ibili dira euskararen sua hauspotzen. Hizkuntza proiektuaren baitan Iruñeko San Fermin ikastolarekin batera antolatzen den elkartrukean, hizkuntza ohiturak irauli eta ostegunetik larunbatera Nafarroako ikasleekin euskaraz bizitzea izan dute helburu. Gainera, irteera honen bidez, Iruñea eta inguruak zein Zugarramurdi ezagutzeko parada izan dute aurten.