IKT 1 ikasgaian irudi edizioa landu dute lehen mailako ikasleek. Honen harira, kartel lehiaketa abiatu zen azaroaren amaieran, Gaztainerre Eguna iragarriko zuen kartela hautatzeko. Irakasleen aurre-aukeraketaren ondoren, ikastolako kide guztiei kartel irabazlea aukeratzeko bozka emateko epea zabaldu zitzaien. Prozesu guzti hau pasa ondoren, eta ikastolako komunitateak hala erabakita, Maren Urbezubia (1E) durangarra izan da 2019ko Gaztainerre Festako kartelaren irabazlea. Elkarrizketa egin diogu bere lanaren inguruan gehiago jakiteko asmoz.
Maren Uribezubia: Zerbaiten amaiera izena jarri diot, modu batean edo bestean urte honi, beno, hiruhilabete honi amaiera berezi bat emango diogulako gaztainerre festarekin.
M. U.: Kartelaren diseinua erabakitzea asko kostatu zait. Hasieran ez nuen ideiarik izan. Baina, egun batean, su hori nire kartelaren oinarria izan behar zela pentsatu nuen. Ez dut inspirazio konkreturik izan, bueno, Ainhoak kartela egin baino lehen horrekin zer adierazi nahi genuen pentsatzea eskatu zigun eta hori izan da nire inspirazioa.
M. U.: Ez nekien irabazlea izan nintzela jolastorduan
M. U.: Ba... ez dakit, ez dot ezer berezirik espero, lagun berri eta betikoekin jai giro on bat.
Eskerrik asko Maren!