Egunotan ikasgai desberdinetan egiten ari garenaren berri, hemen.
— Ibaizabal_ikast (@Ibaizabal_ikast) March 31, 2020
Biologiako esperimentu bat egiteko erronka bere egin du Ikasle batek. Honako mezua helarazi dio irakasleari, ateratako ondorioekin:#IkasteraKonfinatuta pic.twitter.com/JpG7viIbFY
— Ibaizabal_ikast (@Ibaizabal_ikast) March 31, 2020
Mundu Garaikidearen Historian gerrarteko Europaren egoera aztertzen ari dira btxilergoko 1. mailan. Saioak bideokonferentzia bidez eman eta grabatuta geratzen dira berrikusi ahal izateko. Atzo nazismoari buruzko edukiak "Kahoot" batekin finkatu zituzten.#IkasteraKonfinatuta pic.twitter.com/hrgaiWCVtw
— Ibaizabal_ikast (@Ibaizabal_ikast) March 31, 2020
Biologiako erronkari erantzunez, landare laberinto bat diseinatu du beste ikasle batek eta esperimentuaren berri emanez idatzi dio irakasleari.#IkasteraKonfinatuta pic.twitter.com/us2ZP4Z2tN
— Ibaizabal_ikast (@Ibaizabal_ikast) April 1, 2020
Industria Teknologiako ikasleak buru belarri aritu dira azken asteotan, etxetik, sareko plataformak erabiliz, mugikortasunaren inguruko podcastak sortzen. https://t.co/v5BKe9QQED webgunean utzi dizkigute mugikortasunaz hausnartzeko zenbait pilula.#IkasteraKonfinatuta pic.twitter.com/sKnuMG0q9u
— Ibaizabal_ikast (@Ibaizabal_ikast) April 1, 2020
"Dubium sapientiae initium'... Descartesek ere argi esan zuen. Zalantza da jakintzarako abiapuntua. Batxilergoko bigarren mailako ikasleek etengabe bideratzen dizkiote zalantzak irakasleari, berak erantzunak bilatzen laguntzeko. #IkasteraKonfinatuak #Zalantzak pic.twitter.com/FUioE4159W
— Ibaizabal_ikast (@Ibaizabal_ikast) April 24, 2020