Skip to main content

2020/10/09
Durango Cycle Friendly Employer.
 
Durangaldeko Mankomunitateak bizikletaren erabilera eta mugikortasun aktiboa sustatzeko erronka ezarri dio bere buruari. Bizikletaren eguneroko erabilera sendotzera zuzendutako proiektuetan eskualdeko ahalik eta erakunde eta eragile gehien inplikatzea da abian den estrategiaren asmoa, horrela ekintza horien irismena eta eragina handitzeko. Mankomunitateak Cycle Friendly Employer ziurtagiria bere lurralde-esparruan zabaltzeko asmoa du. Ziurtagiri hori Txirrindularien Federazio Europarrak Europa mailan bultzatu duen proiektu baten barruan dago. Ekainean ekin zitzaion ekimenari eta hasieratik da bertako partaide gure ikastola.
 
Aspaldidanikoa da Durangaldeko Mankomunitatearen eta Ibaizabal Ikastolaren arteko lankidetza. Eta, harreman-ildo horretan, ekainaren 3an, Bizikletaren nazioarteko egunean, egitasmoa aurkezteko antolatutako jardunaldietan hartu zuen parte Ibaizabal Ikastolak, Iurretako Ibarretxe kultura-etxean. Harrezkero egindako saioetan hartu du parte, eta, tartean, uztailean, atxikimenduaren eta konpromisoaren ziurtagiria eskuratu du Ikastolak, eskualdean bizikleta erabil dadin egin duen lana aitortzeko. Bizikleta erabiltzeko xedez kanpaina egin da irailean. Kanpaina horretan irabazle irtendakoei egindako sari-ematean Urriaren 7an, azkenik,
 
Aitzindaritza
 
Udalei, enpresei eta ikastetxeei zuzendutako topaketa izan da, aipatu ziurtagiria zertan datzan eta langileen artean bizikletaren erabilera sustatzeak lantokientzat eta langileentzat eurentzat dituen onurak azaltzeko asmoz. Era berean, Durangaldea lehenengo Cycle Friendly Employer lurralde izan dadin dagoen asmoa azaldu da. Izan ere, egitasmoa lurralde gisara planteatuko den lehendabiziko aldia izango da, eta horrek Europa mailan erreferentzia izateko aukera emango dio gure eskualdeari.
 
Jardunaldia
 
Koronabirusaren krisiaren ondoren, normaltasunerako itzuleran urrats bat izan da jardunaldi hauetan aurrez aurre parte hartzea.

Carlos Martín Estatu mailako Cycle Friendly Employer programaren koordinatzaileak, Aitzol Fernández Bike Innovation Hub-eko presidenteak eta Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak hartu dute parte batzarrean. Mireia Elkoroiribe Durangaldeko Mankomunitateko lehendakariak eta Iñaki Totorikaguena Iurretako alkateak ere hitza hartu dute. Telematikoki, enpresetan egindako praktika eredugarrien berri emateko, European Cyclist Federation erakundeko proyect manager edo proiektuen kudeatzailea aritu da, GrupoTragsako arkitektua ere bai eta baita Ingeteameko zuzendari gerentea ere. Azkenik, The Glocal Network sarean izena emateko urratsen berri eman da.
 
Durangaldearen beharrak hautematea eta beharrezkoak diren neurri zuzentzaileak martxan jartzea izango da aurrerantzean helburua, denon artean Durangaldean bizikleta eta
mugikortasun aktiboa, iraunkorra, garbia, ekonomikoa, osasungarria eta segurua sustatzeko.
 
Bizikletazale porrokatua bazara (edo ez, baina bideari ekin nahi badiozu), jarri Ibaizabal Ikastolarekin harremanetan eta elkarrekin egingo dugu bidegorrian aurrera.
 
 
 

Azken albisteak

Irudia
25. urteurrena
2024-11-20

Durangoko Plateruena aretora gonbidatzen zaituztegu 25. urteurreneko ekitaldira.

Irudia
elkartasun ikastolak
2024-11-19

Ikastolen arteko lankidetza ekonomikoa

Irudia
urriko auzolana 24
2024-11-05

Hainbat guraso, irakasle eta ikaslek parte hartu dute urriko auzolanean.