Skip to main content

2020/10/19
Urriaren 19an Andoaingo Bastero Kulturgunean.
 
Euskal Herriko Ikastolak europar kooperatiba-elkarteak urteko Ohiko Batzar Orokorra egin zuen urriaren 19an Andoaingo Bastero Kulturguneko areto nagusian (Gipuzkoan). Han egon zen ordezkatuta Ibaizabal Ikastola ere, partaide duen elkartearen erabaki garrantzitsuetan lagun.
 
Hain zuzen ere, besteak beste, 2019ko kudeaketaren balorazioa eta diru-kontuak landu ziren Batzarrean batetik, eta 2020koak onartuta utzi ziren, bestetik.
 
Aurten, apartekoa izango dugu testuingurua Ikastolok, COVID-19ak eraginda. Horren aurrean, ordea, erronka handiak izango ditugu eskuen artean: berrikuntzaren aldeko apustuarekin jarraitzea (digitalizazioarekin tartean), euskararen normalizazioari bultzada tinkoa emateko proiektu berriak abiaraztea, jaien eredua berraztertzea, Ikastolen VII. Biltzarra prestatzea eta Ikastola guztien arteko sarea ehuntzea, beste zenbaiten artean. Egoerak inoiz baino gehiago eskatzen dituen bideotan sakontzeko ekitaldia izango da 2020/2021 ikasturtea, eta estrategiak eguneratzekoa, gure ikasleen eta hezkuntza-komunitate osoaren beharrei Ikastoletan ohikoa dugun eraginkortasunarekin erantzuteko aurrerantzean ere. Horretan jardungo du Ibaizabal Ikastolak ere.

Azken albisteak

Irudia
25. urteurrena
2024-11-20

Durangoko Plateruena aretora gonbidatzen zaituztegu 25. urteurreneko ekitaldira.

Irudia
elkartasun ikastolak
2024-11-19

Ikastolen arteko lankidetza ekonomikoa

Irudia
urriko auzolana 24
2024-11-05

Hainbat guraso, irakasle eta ikaslek parte hartu dute urriko auzolanean.