Skip to main content

2020/11/19
HH2ko ikasleek eskubideon urraketak azaldu dizkigute.

 

Pertsona guztiok eskubideak ditugula jakina da, baina sarri adintxikikoek ere eskubideak dituztela ahaztu egiten dugu. Eta bai,  haur eta nerabeek ere eskubideak dituzte. Azpimarratzekoa da, hauek urratuak izateko eta bazterrean uzteko  arriskua handiagoa dela adingabeen kasuan, izan ere, eskubide horiek defendatzeko izan ditzaketen zailtasunengatik. Eta beraz, are garrantzi handiagoa hartzen du eskeini behar zaien babesa.

Haur eta nerabeen eskubideak babesteko, Nazio Batuen Erakundeak nazioarteko akordio bat idatzi zuten: Haurren eskubideei buruzko hitzarmena. Hitzarmen hori Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiak 1989ko azaroaren 20an onartu zuen. Hitzarmen horrek haurra eskubidedun subjektu gisa, gizarteari bere ekarpena egiteko eta bere eskubideak defendatzeko gai den pertsona modura ezagutzen du lehen aldiz nazioarteko lege batean, eta beraz, ez da soilik babestu beharreko objektutzat hartzen. 
 
Egun, bizi dugun egoera honetan, euren eskubideak bermatutak ez dituzten haurren kopuruak gora egin du. Ez da kanpoan ematen den fenomea, mundu mailan ematen da, eta hemen Euskal Herrian ere. Gizartean pairatzen ari garen krisiak gero eta familia gehiago arrisku egoeran usten ditu, eta ondorioz, arrisku egoera horretan gehien galtzen dutenak, haurrak dira.
 
Guztioi dagokigu tresnak sortu eta eskatzea, dagokion tokian, ziurtatzeko haur guztien eskubideak errespetatzen direla. Hori izango baita modu bakarra gizarte osasuntsu bat erakitzeko.
 
Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaz gain, badira haurren eskubideen gaineko nazioarteko beste agiri batzuk ere, herrialde batzuek beren borondatez sinatu dituztenak.
  • Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren aukerako protokoloa, haurrek gatazka armatuetan parte hartzeari dagokiona.
  • Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren aukerako protokoloa, haurren salmentari, haurren prostituzioari eta haurrak pornografian erabiltzeari dagokiona.
  • Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren aukerako protokoloa, komunikazio-prozedura bati dagokiona.

Bai protokoloak, bai Hitzarmenaren testu osoa, Arartekoaren web orrialdean kontsulta daitezke (www.ararteko.net).
 
Hona hemen ikastolan zehar antolaturiko erakusketa ikusgai:
 
 
 
Erakusketa entzun nahi izatekotan...ADI INFOGRAFIARI
 

INFOGRAFIA

 

Errealitatea ezagutzeko prest?

 

 

INFOGRAFIA.pdf

Azken albisteak

Irudia
25. urteurrena
2024-11-20

Durangoko Plateruena aretora gonbidatzen zaituztegu 25. urteurreneko ekitaldira.

Irudia
elkartasun ikastolak
2024-11-19

Ikastolen arteko lankidetza ekonomikoa

Irudia
urriko auzolana 24
2024-11-05

Hainbat guraso, irakasle eta ikaslek parte hartu dute urriko auzolanean.