Abenduaren 17an, 19:00tan Ikastolako jantokian.
Abenduaren 17an, osteguna, Bazkideen Ohiko Batzar Orokorra egingo du Ibaizabal Ikastolak 19:00etan Ikastolako jantokian (bigarren deialdian).
Bilera aurrez aurre eta Ikastolako jantokian egitea aurreikusita badago ere, SARS-CoV-2 koronabirusak eragindako mugak hartuko dira aintzat betiere, eta aldaketak izan litzake deialdiak. Arrazoi beragatik, asistentzia eta beharrezko espazio-premiak doitzeko, bertaratuko direnek asistentzia jakinarazi beharra daukate zuzendaria@ibaizabalikastola. eus helbidera mezua idatzita abenduaren 10erako beranduen.
Bazkide guztiei bidali zaie dagoeneko deialdia. Ikastolaren arlo akademikoaz eta ekonomikoaz informatu eta ekarpenak egiteko abagune ezin hobea izango zaie Batzarra bazkideei.