Skip to main content

2020/12/11

Abenduaren 14tik 18ra izango da 1.7. gelan.

Gabonetara begirako kontsumo arduratsuagoa bultzatzeko asmoz, Bigarren eskuko azoka antolatu dute aurten ere Eko-eragileak taldetik.  Maddi Aurrekoetxea, Garazi Barrenetxea eta Maialen Arbulu eko-eragileekin izan gara hizketan.

 

 

 

 

 

 

 

Zein helburu du kontsumo ardurastuaren kanpaina honek?

Internet biudezko erosketek eta Covid-aren krisiak herrietako merkataritza asko kaltetu dute. Hori abiapuntu izanda. herrietako dendetan kontsumitzera animatu nahi ditugu ikastolako kideak, erosketak modu arduratsuan egitera sentsibilizatuz.

 

Nola antolatu zarete azoka aurrera ateratzeko?

Taldeko kideak talde txikietan banatu gara eta zeregin desberdinak gure artean banatu ditugu. Aurten, covid-19aren neurrietara egokitzen saiatu gara, gure azoka aurrera eramateko. Hartu ditugun neurrietako batzuk aforo murriztua eta gel hidroalkoholikoaren erabilera dira.

 

Zer giro Eko-eragile taldean? Kide berri asko animatu al dira?

Aurten, batxi 1eko kide asko animatu direnez, nahikotxo gara taldean eta giroa oso ona eta osasuntsua sortu da.

 

Zer berritasun du aurtengo bigarren eskuko azokak?

Lehenago aipatu ditugun neurriez gain, aurten, kokapena aldatzea erabaki dugu, idazkaritzan izan beharrean, 1.7 gelara mugitu gara. Horrez gain, azokan saltseko  produktuak etxeko ekartzen dituztenei eta  azokara hurbildu eta bertan zerbait erostea erabakitzen dutenei zenbaki bat emango zaie eta zuzenean guk bideratutako zozketa batean sartuko dira. Zozketa horretan, Durango eta inguruko dendetan erosteko erosketa-bonoak banatuko dira (posible bada), bestela, ibaizabalgo tabernan kontsumitzeko bale bat zozketatuko da, horrela, merkataritza jasangarri batez gain, barne-merkataritza sustatuko dugu.

 

Nork hartu dezake parte? Nola?

Ikatolako guraso, ikasle, langile edo bertako instalazioetan parte hartzen duen edonor hurbildu daiteke eta baita, bertara hurbiltzeko prest dagoen beste edonor. Parte hartzeko, batetik, etxetik ekarritako 2. eskuko artikuluak saldu daitezke eta bestetik, azokan eskainiko ditugun artikuluak erosi daitezke.

 

Zer egingo da lortutako diruarekin?

Lortutako diruarekin, zozketarako bonoak erosiko ditugu eta natura bultzatzeko eta zaintzeko beste ekimen batzuetan inbertituko dugu.

 

 

Azken albisteak

Irudia
25. urteurrena
2024-11-20

Durangoko Plateruena aretora gonbidatzen zaituztegu 25. urteurreneko ekitaldira.

Irudia
elkartasun ikastolak
2024-11-19

Ikastolen arteko lankidetza ekonomikoa

Irudia
urriko auzolana 24
2024-11-05

Hainbat guraso, irakasle eta ikaslek parte hartu dute urriko auzolanean.