Batxi 1-eko ikasleek kontsumitzen dugun energia kalkulatu dute.
Aste hauetan zehar Industria Teknologia I eta Marrazketa Teknikoa I ikasgaietako ikasleek ikastolako bigarren solairuko espazio ezberdinetan (hala nola, geletan, komunetan eta korridorean) kontsumitzen den energia elektrikoaren kalkulua burutu dute Energia gurean izeneko erronkaren bitartez.
Espazio hauetako argiztapen eta korrontearen eskema elektrikoak egiteaz gain, kontsumo zehatzak kalkulatu eta ikastolako kontsumo orokorrarekin alderatu dituzte. Emaitza gisa, ikastolako korridoreetan ikusgai dira dagoeneko egindako lana jasotzen duten infografiak.