APko ikasleek elikagai eta diru bilketa egin dute.
Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak aurten, beste behin, sahararrentzat jakiak jaso eta bidaltzeko kanpaina prestatu du, 2021eko Karabana Solidarioa izenpean. Ibaizabal Ikastolako Administrazio Prozedurak ikasgaiko ikasleek parte hartu dute elkartasun lanketa honetan.
Laguntza humanitarioz zamatutako trailerra Tindufeko errefuxiatu kanpamentuetara bidaltzea da xedea. Zoritxarrez, azken urteotan sahararrek jasotako laguntza nabarmen murriztu da, eta horrek ondorio lazgarriak izan ditu haien bizimoduan. Gainera, osasun-larrialdiak eta marokorekin piztutako gerrak egoerak okerrera egitea baino ez dute ekarri.
Elikagai bilketaz gain, dirua ere bildu dute ikasleek. Fin ibili izan dira lanean bi aste hauetan, ZORIONAK guztioi!