HHko ikasleek erreportajea argitaratu dute guraso.eus atarian.
Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloko zenbait ikaslek beraien azken proiekturako Ulertuz elkartearen inguruko erreportaje bat gauzatu eta guraso.eus webgunean argitaratu dute. Ulertuz irabazi asmorik gabeko elkartea da eta Bizkaian entzumen-urritasunen bat duten haurren eta haien familien beharrizanekin loturiko hutsuneak betetzea du helburu.
Hala, Maria Martinezek, Ane Txertudik, Naia Mendiak, Yerai Intxaurragak eta Ainhoa Ayarzak, elkartearen ibilbidea eta helburuak ezagutzera emateaz gain, entzumen-urritasuna duten haurren bizitza ulertzeko hainbat gako ematen dituzte artikuluan, bizi duten ikusezintasunetik hasita hezkuntzan dituzten egunerokotasuneko oztopoetaraino.
"Jendarte honetan aurrera begira goaz, alboetara begiratu gabe,
ingurukoak entzun gabeā¦ Eta egoera honetan sarritan pertsona asko uztenditugu bidean."
Covid-19ak eragindako osasun krisiaren ondoriozko neurriek pertsona gorren bizitzetzan izan duen eraginaz ere mintzo dira ikasleak, zehazki maskaren erabilerak komunikatzerako orduan inplikatzen duen oztopoaz.
Azkenik, deia luzatu dute datorren martxoaren 3an Durangon izango diren informazio puntuetara hurbiltzeko, elkartea ezagutu eta sostengua emateko. Goizean Andra Mari plazan izango da eta arratsaldean, berriz, Ezkurdin.
Erreportajea osorik irakurri nahi? Klikatu HEMEN.