Skip to main content

2021/02/28
Otsailaren 25ean Batzarra egin dugu Ikastolen Elkarteak.
 
Ikastola guztiak partaide garen proiektu handiaren 2 emaitza garrantzitsuren erakusleiho izan da Irungo Ficoba zentroan egindako Batzarra:
 
Batetik, behar gehien duten Ikastolei 850.000 €tik gora eman dizkiegu. Ikastola guztietako familiek eta ikasleek ordaindutako kuotatik zati bat egoera zaila bizi duten ikastolei laguntzera bideratzen da urtero, elkartasunez. Baionako eta Kanboko ikastolak, Seaska Ipar Euskal Herriko Ikastolen sarea, Tuterako, Lodosako, Berako, Bastidako, Argantzungo, Bilboko eta Ibarrako Ikastolak dira 2021ean diru-laguntza jasoko dutenak, nork bere hezkuntza-proiektuari -eta, aldi berean, guztiona den horri- tinko eman ahal izan diezaion jarraipena, unean uneko zailtasunak gainditzen lagunduta.
 
Bere garaian, Ibaizabal Ikastola bera izan zen taldearen babesa jaso zuena. Lankidetzak egiten gaitu handi.
 
Bestetik, BIHAR ekimenaren berri eman da Batzarrean. Euskal hezkuntza-sistemak ezinbestean izan behar dituen printzipioak eta balioak identifikatzeko lanketa egin dugu ikastolok, eta ekarpen hori partekatzera goaz orain.
 
Batak zein besteak argi erakusten dute Ikastolen mugimenduaren indarra, eskuzabaltasuna eta jarrera irekia.
 

Azken albisteak

Irudia
25. urteurrena
2024-11-20

Durangoko Plateruena aretora gonbidatzen zaituztegu 25. urteurreneko ekitaldira.

Irudia
elkartasun ikastolak
2024-11-19

Ikastolen arteko lankidetza ekonomikoa

Irudia
urriko auzolana 24
2024-11-05

Hainbat guraso, irakasle eta ikaslek parte hartu dute urriko auzolanean.