Batxilergoko ikasleen irteera-profila zehazteko kanpo-ebaluazioa.
Batxilergoko ikasleen irteera-profila birdefinitzeko, urte osoko estrategia sakona ari gara garatzen Ibaizabal Ikastolan. Prozesu horren kanpo-ebaluazioan sartuta gaude asteotan, eta neurketak egiten ari gatzaizkie ikasleei, ondorengo beren ezaugarriak baloratzeko:
- Izaera eraldatzailea
- Analitiko kritikoa
- Kooperatibo-autogestionarioa
- Euskalduna
Ikastolen Elkartearen bitartekaritzarekin, neurketak Bartzelonako Reimagine Education Lab aholkularitza-taldea ari da gidatzen, eta bi unibertsitatetako 3 ikerketa-talde ditugu lankide, gainera: Ramon Llull Unibertsitateko PSICOPERSONA ikerketa-taldea, eta Mondragon Unibertsitateko ERAGIN eta EKHI ikerketa-taldeak.
Berrikuntza pedagogikoaren bidean, ikasle bakoitzaren gaitasunak muturrera eramateko lanketa da honakoa, Ibaizabal Ikastolaren bikaintasun-parametroei ekarpena eginda eta Ikastolan indarrean den kudeaketa aurreratuko ereduan kokatuta. Ikerketa-teknikak erabili eta irteera-profila zehaztuta, hezkuntzaren osotasuna eta etorkizuneko eskakizunak kontuan hartuta, Batxilergoa bukatzen dutenerako, gure ikasleengan zer gaitasun eta ezaugarri garatzea nahi dugun utziko dugu definituta.
Argazkian, atzealdean eta zutik, ezkerretik eskuinera: Oihane Ozamiz Ibaizabal Ikastolako Batxilergoko ikasketaburua, Álex Escolà-Gascón Kataluniako Ramon Llull Unibertsitateko PSICOPERSONA ikerketa-taldearen koordinatzailea, Iker Gómez de Segura Ibaizabal Ikastolako zuzendaria, Zigor Ibarzabal Ikastolen Elkarteko hezkuntza-arduraduna eta Amaia Gutierrez Ikastolen Elkarteko Bigarren Hezkuntzako arduraduna.