HH2ko ikasleak azken proiektuan murgilduta.
Ione Barrutia, Garazi Iruarrizaga, Enara Azpitarte, Ainhoa Lorente eta Ane Rodríguez Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloko bigarren mailako ikasleak dira, eta beraien azken proiektua gauzatzeko VASS elkartea aukeratu dute. Elkarte honek Sanfilippo sindromea duten haurren eta haien familien bizi kalitatea hobetzeko helburua du, bidean agertzen diren oztopoak gainditzen lagunduz eta egoeraren berri emanez.
Horretarako, gaurko ikastolako tabernan postu txikitxo bat prestatuko dute, elkarte horretako materiala saltzeko (kamisetak, liburuak..). Honez gain, otzara baten zozketa ere antolatu dute elkarteari laguntza ekonomikoa emateko. Tabernako barran dago zenbakien zerrenda.
Animatu bertatik pasatzera, laguntza oro baliagarria da eta!