Errigoraren kanpaina abian.
Kaixo, lagun:
Hemen da Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina. Auzolanean oinarritutako ekimen honen bidez, martxoaren 24ra arte bertako eta kalitate bikaineko produktuak eskuratzeko aukera paregabea duzu.
Eskatu gustuko dituzun produktuak, ekoizlearen jatorrizko prezioan.
Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza eta pasta dituzu aukeran, euskaraz etiketatuta eta, esan bezala, ekoizlearen etxean duten prezio berean. Kanpaina honetan urte guztirako beste eskatzeko gonbidapena egiten dizugu; despentsa gustuko dituzun produktu horiekin betetzekoa. Horregatik, olioa 5 litroko bidoietan eskaintzen da eta arroza, pasta eta barazki-kontserbak 12 unitateka. Zatoz gurekin eta egin dezagun bidea elkarrekin plateretik baratzera.