GoiEner-en hitzaldia 1. batxilergoan.
Batxilergoko lehen mailako Industria Teknologia eta Marrazketa Teknikoko ikasleak energia baliabideak lantzen ari dira. Energia berriztagarrien artean, energia fotovoltaikoan zehazki zentratuta Ibaizabal Eguzkitan erronkarekin hasi berri dira.
Aurrelanketen testuinguruan GoiEner kooperatiba ezagutzeko aukera izan dute gaur egindako hitzaldiaren bitartez. Jon Urturi GoiEner-eko kidea izan dugu gure artean horretarako. Egungo energia eredua azaldu eta honi alternatiba gisa enegia autokontsumoa aurkeztu digu. Egungo lege markoa zein abian dituzten proiektuak erakutsi dizkigu, zehazki Argi Hezten izenekoa, Euskal Herriko 5 ikastolekin garatzen ari direna.
Ibaizabal Ikastola GoiEner kooperatibako kide da duela hilabete batzuetatik.