Skip to main content

EHIko Bazkideen Ohiko Batzar Orokorra.

2020a eta 2021a "ezohikoak" izan dira Ikastolen Elkarteko ordezkariek joan den ostegunean Donostiako Kursaalean egindako Bazkideen Ohiko Batzar Orokorrean esandakoaren arabera. COVID-19ak ikastola bakoitza bere kudeaketa-plana doitzera eraman duen bezalaxe, halaxe egin behar izan du Ikastola guztiak batzen gaituen Ikastolen Elkarteak ere bere kudeaketa-planarekin. Ongi posizionatuta gaude, ordea, nola Ikastolen Elkartea, hala Ikastola bakoitza ere.

BIHAR egitasmoa eta Ikastolen VII Batzarra gogoeta-proiektu estrategikoak izango dira Ikastolentzat aurrera begira. Honako beste 4 arlo hauetan ere azpimarra jartzekoa da Ikastolen Elkartea, estrategikotzat dituelako: komunikazioa, hizkuntzen trataera, hobekuntza pedagogikoa eta hezkuntza-berrikuntza, eta digitalizazioa.

Euskal Herriko Ikastolen Batzar Orokorrean Maria Aldazabal presidenteak, Araiz Undabeitia Artezkaritza-kideak eta Iker Gómez de Segura zuzendariak hartu zuten parte Ibaizabal Ikastola ordezkatuz. Ikastoletan lehentasunezkoak diren beste hainbat gai aletu ziren Batzarrean: egoera zaurgarrian dauden ikasleen eta familien tratamendua Ikastoletan, berdintasuna, kontsumo jasangarria, ebaluazio-eredua, garapen curricularra, aniztasunaren trataera eta etorri berrien harrera eta inklusioa, materialgintza, Ikastoletako profesionalentzako formazioa, hezkuntza-lege berriaren beharra, finantziazio publikoa bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko...

Aurkeztutako bide-orriak gehiengo zabalaren aldekotasuna eta babesa jaso zituen; oinarri paregabea garai berrietako hezkuntza-beharrei eragingarritasunez heltzeko.

Azken albisteak

Irudia
Artium

Batxilergoko bigarren mailako ikasleekin Artium museora bisita.

Irudia
Startinnova

Startinnova lehiaketan parte hartu duten ikasleen artean talde bat finalista.

Irudia
pupi

Batxilergo lehenengo mailako zenbait ikaslek trukaldian parte hartu dugu Iruñeko San Fermin ikastolako ikasleekin.