Skip to main content

Ibaizabal eta Kurutziaga Goienerrekin lankidetzan.

Ibaizabal Ikastolak, Durangoko Kurutziaga Ikastolarekin batera, energia berriztagarrien eta, oro har, eredu energetiko berri baten aldeko apustuan urrats garrantzitsu bat eman du. Bi ikastolok, estrategia beraren baitan, energia sorkuntza eta autokontsumorako instalazioak eraiki ditugu, horretarako Goiener kooperatiba bidelagun izanik. Instalazio fotovoltaikoen bitartez Ikastoletan bertan sortutako energia kontsumituko dugu.

Uda honetan zehar egin dira instalazio fotovoltaikoen eraikuntza lanak Ibaizabal eta Kurutziaga ikastolen teilatuetan, eta hauen bitartez gure energia kontsumoaren %33 eta %25-eko aurrezpen energetikoa aurreikusten dugu, hurrenez hurren.

Proiektu hau Europar Batasunak finantzatutako Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia programaren baitan gauzatu da (NextGenerationEU).

Azken albisteak

Irudia
Artium

Batxilergoko bigarren mailako ikasleekin Artium museora bisita.

Irudia
Startinnova

Startinnova lehiaketan parte hartu duten ikasleen artean talde bat finalista.

Irudia
pupi

Batxilergo lehenengo mailako zenbait ikaslek trukaldian parte hartu dugu Iruñeko San Fermin ikastolako ikasleekin.