Skip to main content

2022-2023 ikasturteari hasiera eman diogu.
 
Bergarako Seminarixoa aretoan egindako Ikastolen 2022-2023 ikasturtearen hasiera-ekitaldian izan da partaide larunbat honetan Ibaizabal Ikastola. Ekitaldi horrekin, hasiera 'ofiziala' eman diogu Ikastolok erabakigarria izango den ikasturteari.
 
Hezkuntza Lege berriaren ikasturtea izango da honakoa, ekitaldian Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak eta Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako hezkuntza-sailburuak azpimarratu duten moduan. Beste hainbat kidek eta taldek ere hartu dute parte Aranzadi Ikastolako guraso den Monika Belastegik aurkeztutako ekitaldian: Gorka Artola Bergarako alkateak, Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Diputatuak, Aranzadi ikastolako dantza-taldeak eta Jaso ikastolako Sutan musikaleko ikasle-partaideek.

Ibaizabal Ikastolak berak ere erronka ilusionagarri askoko ikasturtea izango du hau, besteak beste, familia handitu eta Lanbide-heziketako Gizarteratzeko Goi-mailako Zikloa orain arteko ohiko eskaintzari gehituta hasi duelako ikasturtea.

Azken albisteak

Irudia
Artium

Batxilergoko bigarren mailako ikasleekin Artium museora bisita.

Irudia
Startinnova

Startinnova lehiaketan parte hartu duten ikasleen artean talde bat finalista.

Irudia
pupi

Batxilergo lehenengo mailako zenbait ikaslek trukaldian parte hartu dugu Iruñeko San Fermin ikastolako ikasleekin.