Bat egiteko garaia da.
Errigoraren udazkeneko kanpaina abiatu da dagoeneko. Nafarroarekin bat egiteko garaia da. Urriaren 22tik Azaroaren 10era bitartean saski beltza, berdea edo zuria eskatu ditzakezu beheko botoiari sakatuta. Eskatu Agerreko produktuz osatutako saskiak eta bildutakoaren %25a bertako euskalgintzara bideratuko da.
Zer da Errigora? |
Euskal Herria oinarri eta auzonala lanabes dituen ekimen herritarra da. Erromatarrek Ager Vasconum deitu zuten lurraldea - Nafarroa hegoalde eta erdialdea - du ardatz ate euskara ofiziala ez den lurraldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanez, euskaratik, euskararako, eta euskaraz. Egunetik egunera gero eta zabalagoa den komunitate batek ematen dio gorputza ekimenari; ilusioz eta anbizioz ari garen herritar, nekazari, ekoizle, euskaltzale eta kontsumitzaileez osatutako sare anitz batek. Gure txikitasunetik herrilan handi bat gauzatu nahi dugu, Nafarroak Euskal Herria behar duelako eta Euskal Herriak Nafarroa behar duelako. |
Euskarari puzka Bi kanpaina nagusi egiten ditugu urtero. Udaberrian Nafar Hegoaldeko uzta eskutik eskura: bertako oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak Euskal Herri osoko etxeetara banatzen ditugu bertako ekoizpena eta ekonomia sustatuz. Udazkenean, aurtengoan urriaren 22tik azaroaren 10era, Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka: Nafarroa hegoalde eta erdialdeko produktuz osatutako saskiak milaka etxeetara eramaten ditugu, eta, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen ekonomiko garrantzitsua egiten zaio (saski bakoitzaren balioaren %25). Ekarpen hori ezinbestekoa da zonaldeko ikastolentzat eta AEK-ren euskaltegientzat, baita sare publikoan D eredua sustatzeko dinemikentzat ere. Gainera, Agerraldia mugimenduaren iturburu eta sustengu ere bada; zonaldean euskararen ezagutza eta erabilera bultzatzeko eta bere aldeko jarrerak indartzeko lan egiteko baliabideak eskaintzen dizkio. |
Egin eskaera online eta jaso saskia Ibaizabal ikastolan.
ESKATU ZURE SASKIA |
---|
Informazio gehiagorako, sartu errigora.eus atarian edo kontsultatu orrialde honen behealdeko informazioa.