Skip to main content

Zazpi ikastolei babesa gainerako ikastolek

Ikastola guztien arteko elkartasunak eta lankidetzak aukera ematen dute ahulen dauden Ikastolak laguntzeko, prozesu pedagogiko estrategikoak ziurtatzeko eta euskarak egoera latza bizi duen tokietan euskarazko hezkuntza bermatzeko, besteak beste. Abenduaren 1ean egindako Batzar Orokorrean erabaki dugu aurten zer Ikastola babestu, egoera zailean daudelako. Aratz, Argia, Bastida, Seaska, Harrobia, Argantzun eta Ibaialde Ikastolek guztira 833.000 € pasatxo jasoko dituzte beren biziraupena eta garapena ahalbidetzeko. Diru-zenbateko hau Ikastoletako familiek jartzen dituzten kuotetatik irten da.

Batzar Orokorrera 87 Ikastola bertaratu ginen, Ibaizabal Ikastola bera barne, eta botoen % 77 pasa ordezkatu genuen. Euskal Herri osoan zehar zabaltzen den elkartasun-keinu handienetakoa da hau.

Azken albisteak

Irudia
Artium

Batxilergoko bigarren mailako ikasleekin Artium museora bisita.

Irudia
Startinnova

Startinnova lehiaketan parte hartu duten ikasleen artean talde bat finalista.

Irudia
pupi

Batxilergo lehenengo mailako zenbait ikaslek trukaldian parte hartu dugu Iruñeko San Fermin ikastolako ikasleekin.