Skip to main content

Hitzaldia izan genuen ikastolan.
 
Joan de ostiralean, "Erizainak Saharan" programaren berri ematera etorri zitzaizkigun ikastolara Oihane Zubizarreta eta Maddi Iturbe. Saharako kanpamenduetan bizi diren errefuxiatuentzako osasun asistentzia eta baliabideekin laguntzeko programa da berau, eta, besteak betse, bertara eramateko material bilketa bat jarri dute martxan.
 
Hitzaldian bai Batxilergoko zein Lanbide Heziketako ikasleek parte hartu zuten, eta Saharako errefuxiatuen egoera ezagutzeko tartea hartzea gain, herrialdeak dituen osasun-beharren inguruan berba egiteko aukera ere izan genuen.
 
Ikastolara egindako bisitaren ondorioz, laguntza baliabideak biltzeko kutxa bat jarri dugu ikastolan urtarrilean zehar. Otsailean, erizainak Saharara doazenean botika edo baliabide hauek beraiekin eraman ditzaten.
 
Beraz, lagundu nahiko bazenu (ohiko botikak, gasak, konpresak, edo mota guztietako osasun baliabideak), irakasle gelan kokatuta egongo den kutxan utzi dezakezu materiala.
 
Eskerrik asko!
 

Azken albisteak

Irudia
Artium

Batxilergoko bigarren mailako ikasleekin Artium museora bisita.

Irudia
Startinnova

Startinnova lehiaketan parte hartu duten ikasleen artean talde bat finalista.

Irudia
pupi

Batxilergo lehenengo mailako zenbait ikaslek trukaldian parte hartu dugu Iruñeko San Fermin ikastolako ikasleekin.