Skip to main content

Administrazio Prozedurak ikasgaitik proposatuta
 
Rio de Ororen kanpainarekin bat egin du Ikastolak. Helburua saharar errefuxiatuei laguntza ematea da. Kontu logistikoak direla eta, Tindufera joango den kamioia beste urte batzuetakoa baino txikiagoa izango da. Ondorioz, balio nutrizional handiko elikagaiak soilik bidaltzea erabaki da. Izan ere, inflazioa eta gerra egoera dela eta, ezinezkoa da familia askorentzat behar bezala elikatzeko gaiak eskuratzea.
 
Helburua burutzeko, batetik, Ibaizabal Ikastolan, elikagaiak bilduko ditugu; eta bestetik, Rio de Orok BIZUM edo transferentzia bidezko laguntzak jaso ahalko ditu. 
 
Ostiral honetan (otsailak 17), Rio de Orok jasoko du Ikastolak egindako ekarpena. Animatu zaitez parte hartzera! Zure laguntza ezinbestekoa da eta!
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Azken albisteak

Irudia
Artium

Batxilergoko bigarren mailako ikasleekin Artium museora bisita.

Irudia
Startinnova

Startinnova lehiaketan parte hartu duten ikasleen artean talde bat finalista.

Irudia
pupi

Batxilergo lehenengo mailako zenbait ikaslek trukaldian parte hartu dugu Iruñeko San Fermin ikastolako ikasleekin.