Skip to main content

2023/04/18

Manifestazioa Suprefeturatik 17:00etan.

Urte luzeetako ikastolen borrokari esker, Ipar Euskal Herriko ikasleek Brebeta (DBH3n egiten den froga) euskaraz izatea lortu da. Baina gaur egun oraindik Baxoko frogak (Frantziako selektibitatea) osoki frantsesez egin behar dituzte gure ikasleek, nahiz eta ikasketa guztiak euskaraz egin!

Azterketa guztiak euskaraz izan daitezen lortu behar dugu. Orain, Baxoa Euskaraz!

Ikastolei esker, geroz eta gehiago dira euskaraz ikasten duten ikasleak. Baina aldi berean, askoz gehiago dira Frantziatik Ipar Euskal Herrira bizitzera heldu diren frantses aberatsak, euskara eta euskal kulturarekiko inolako sentikortasunik ez dutenak.

Benetako hizkuntza politika ausarta behar du euskarak Ipar Euskal Herrian. Apirilaren 22an Frantziako Gobernuari, Akitania, Pirinio Atlantikoei eta Euskal Elkargoari mezu argia helarazi behar diegu: Euskarak bizi behar du eta horretarako Euskararen Hitzarmen berri bat lortu behar dugu.

Euskararen egoera Ipar Euskal Herrian, ikastola guztien eta euskaldun guztion ardura da. Apirilaren 22an arratsaldeko 5etan Baionara gerturatzeko deia egiten du Ibaizabal Ikastolak ere.

Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoako anaia-arrebek gure sustenguaren beharra dute. Goazen!

Azken albisteak

Irudia
25. urteurrena
2024-11-20

Durangoko Plateruena aretora gonbidatzen zaituztegu 25. urteurreneko ekitaldira.

Irudia
elkartasun ikastolak
2024-11-19

Ikastolen arteko lankidetza ekonomikoa

Irudia
urriko auzolana 24
2024-11-05

Hainbat guraso, irakasle eta ikaslek parte hartu dute urriko auzolanean.