Skip to main content

Ikastolak administrazio eta kudeaketa ekonomikoaren arduraduna behar du.

Irudia
LAN ESKAINTZA - ADMINISTRAZIO BURUA

LAN-ESKAINTZA:

Durangaldeko Ibaizabal Ikastola Kooperatiba-Elkarteak ADMINISTRAZIO ETA KUDEAKETA EKONOMIKOAREN ARDURADUNA behar du.

 

Ibaizabal ikastola:

Bigarren graduko kooperatiba bat gara, bost ikastolen elkarlanetik sortua, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa eskaintzen ditugu. Gure jardun hezitzailearen osagarri, baditugu Errota ostalaritza zerbitzua, gimnasioa, eta aterpetxe soziala, komunitate osoarentzako baliagarriak direnak. Gaur egun administrazio eta kudeaketa ekonomikoaren arduradun berri bat bilatzen ari gara gure egitura sendo eta konplexua koordinatzeko.

 

Langilearen eginkizunak:

Arduradun berriak ikastolaren kudeaketa ekonomiko osoaren gidaritza hartuko du. Hezkuntza-esparruaren zein zerbitzu osagarrien (ostalaritza, gimnasio eta aterpetxea) aurrekontuak, gastuak, diru-laguntzak, fakturazioa eta finantza-kudeaketa bere esku izango ditu, zuzendaritza eta Artezkaritza Batzordearen babesarekin.

 

HAUTAGAITZAK AURKEZTEKO INFORMAZIOA ETA ARGBIDEAK ATXIKITAKO DOKUMENTUAN.

Lan eskaintza - Idazkari burua.pdf

Azken albisteak

Irudia
irakurrixu 2025

1A eta 1B taldeetako ikasleek sortutako aldizkaria

Irudia
agur x

X plataforman izan duen presentzia berta behera utziko du Ibaizabal ikastolak

Irudia
Artium

Batxilergoko bigarren mailako ikasleekin Artium museora bisita.