Skip to main content

Irudia
ingeles eta frantseseko irakaslea

LAN-ESKAINTZA:

DURANGALDEKO IBAIZABAL IKASTOLA KOOPERATIBA-ELKARTEAK INGELESEKO eta FRANTSESEKO IRAKASLEA BEHAR DU ORDEZKAPEN BATERAKO:

Bete beharreko baldintzak: 

 

  1. Hemen adierazitako ikasketetakoren bat izatea:

Lizentziatura edo gradua:

Ingeles Filologia + Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B2 maila edo goragokoa Frantsesean ; edo Itzulpengintza eta Interpretazioa (B hizkuntza = Ingelesa edo C hizkuntza = Frantsesa); edo Frantses filologia + Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 maila edo goragokoa Ingelesean; edo Hizkuntzalaritza + Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B2 maila edo goragokoa Frantsesean + Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 maila edo goragokoa Ingelesean.

 

  1. Euskara: C1 maila

  2. Irakasleen Prestakuntzako Masterra.

Baloratuko dira: 

 

  1. Ibaizabal Ikastolaren zein EHIko ikastolen proiektuaren ezagutza, partaidetza zein bertan esperientzia.

  2. Lan-esperientzia orokorra (baita hezkuntzatik kanpokoa ere).

  3. Talde-lanean esperientzia edo formazioa.

  4. Herrigintzan esperientzia.

ESKAINTZEN DA:

  • Ingelesa eta Frantsesa Batxilergoan ematea.

  • Kontratuaren iraupena: lanean hastea berehalakoa. Irakasle titularraren gaixotasunak iraun bitarteko ordezkapen-kontratua.

  • Lanaldia: % 100

     

                            

  • Bidali eskabideak (curriculuma) zuzendaria@ibaizabalikastola.eus helbidera 2025eko irailaren 19a baino lehenago, HIZKUNTZAK erreferentziarekin.

Lan eskaintza - Ingelesa eta frantsesa.pdf

Azken albisteak

Irudia
irakurrixu 2025

1A eta 1B taldeetako ikasleek sortutako aldizkaria

Irudia
agur x

X plataforman izan duen presentzia berta behera utziko du Ibaizabal ikastolak