Skip to main content

Batxilergorako modalitate bi eskaintzen ditugu Ibaizabalen: Zientziak eta Teknologiako batxilergoa, eta Giza eta Gizarte Zientziena. Bakoitzean ibilbide desberdinak egin daitezke. Zientziak eta teknologiaren modalitatean, Osasun Zientzien ibilbidea, Ibilbide teknologikoa eta mistoa aurki daitezke. Giza eta Gizarte Zientzien atalean, Gizarte Zientziena, Humanitateena eta mistoa.

 

 

Hartara, modalitate bakoitzean ikasle guztiek egin beharreko arloko jakintzagaiak daude, batetik. Bestalde, derrigorrezko modalitate jakintzagaiak. Eta azkenik, aukerazkoak (1. mailaren kasuan behintzat).

 

 

Batxilergoko bigarren mailan, ibilbideak biderkatu egiten dira. Izan ere, ikasleen interes eta beharren arabera moldatzen baita egitarau akademikoa. Hortaz, ikastolaren egiturak posible egiten duen heinean, ahal denik eta ibilbide gehien eskaintzen saiatzen gara.

 

 

Azken taula honetan ikus daitezke, ibilbide hauetariko batzuk. Urtez-urte, ikasleen beharren arabera konfiguratzen dira egitarau desberdinak.