Bi tutore figura dauzkagu Ibaizabalen: Tutore pertsonala eta gelako tutorea. Bakoitzak zeregin eta paper desberdina jokatuko du ikasleen norabidetze akademikoari dagokionez, eta familiekiko egingo duen zubi lanei dagokienez:
Ikaslearen behar emozionalak ondo artatzea ere ezinbesteko zeregina da ongizate akademikoa eskuratzeko. Ikasturte honetatik aurrera, espazio berria daukagu martxan ikastolan: arnasgunea.
Etorkizuneko erabakiak ahal denik eta egokien hartzen laguntzeko, orientazio lan sakona egiten da, lehenengo mailatik hasita. Ikasleak berak hartuko ditu erabaki guztiak, autonomiaz. Baina, erabaki hauek hartzen laguntzeko, bidelagun papera jokatuko dugu bere inguruan eragiten dugun hezitzaileok.
Hartara, lehenengo mailan BIDERA proiektuaren baitan egiten da orientazio lan hau:
Bigarren mailan, aldiz, orientazio lana espezifikoagoa eta zehaztuagoa da.
Honetaz guztiaz gain, errefortzu sistemaren bidez, IKASLEAREN ERRITMOETARA EGOKITZEN GARA. Errefortzuak, ikasleek beraiek eska ditzaketen saio gehigarriak dira. Ikasgaiaren arduradun den irakaslearekin gera daitezke eskola orduetatik kanpo, eta saio arruntetan emandako edukiren bat sendotu edo berrikusteko aukera ematen die.
EMAITZAK ETENGABE HOBETU AHAL IZATEKO:
Hainbat tresna jarri ditugu martxan ikasleak bere kalifikazioak etengabe indartu eta hobetu ahal izateko: Ikasgai guztietan, gutxienez beste puntu bateraino igo dezakete nota ebaluazio guztietan, aukerako ariketen edo bestelako neurrien bitartez. Horrez gain, ohiko azterketa deialdian, ordura arteko ikasgaiaren batazbesteko nota ordezkatu dezakete eta 10a eskuratzeko aukera zabaltzen zaie (aurreko kalifikazioa inoiz galdu gabe). Eta, hazien sistemari esker ere, ikasturteko baztazbesteko nota beste puntu bateraino indartzeko aukera dute ikasleek, beraien ibilbide akademikoa ekintza kultural eta zientifikoen bitatez aberasten duten bitartean.