Skip to main content

IRTEERA PROFILA

HEZITZAILEA

Hezkuntza komunitatearekiko eta profesioarekiko atxikimendu eta konpromisua duena. Gizartearekiko erantzukizunaz jokatuko duena eta horretarako etengabeko berrikuntzan eguneratuta egongo dena.

EUSKALDUNA

Euskal hizkuntza eta euskal kultura zaintzeko, zabaltzeko eta Euskal Herrian identitate propioarekin bizitzeko, harremanak eta sentimenduak euskaraz bizitzeko eta transmititzeko hautua egiten duena.

FEMINISTA

Jendarte feministaren eraikuntzan konpromisoa hartzen duena, norberaren jarrerak balio eta rol sexistak errebisatuz, harreman osasuntsuagoak eraikitzeko lanean diharduena.

KOOPERATIBOA

Komunitaterarekiko ardura eta elkar-lanean eragile aktibo gisa aritzen dena, eta era berean munduko errealitatea ezagutzen duena.

AUTONOMOA

Arduraz eta eraginkortasunez erabakiak hartu, proposamenak egin, bideratu eta ondorioak kudeatzeko gaitasuna izatea.

PENTSAMENDU KRITIKOA, IKERTZAILEA ETA BERRITZAILEA

Hezkuntza sistemarengandik errotutako jokabideak zalantzan jartzen dituena. Horretarako hainbat iturritatik edan, informazioa prozesatu eta pentsamendu berritzailea erantzukizunez eraikitzen duena. Dependentziatik emantzipaziora bideratuta, interdependenteak garela kontuan izanik.

EKINTZAILEA ETA ERALDATZAILEA

Pentsamendu kritikoaren bitartzez, eragile aktibo gisa, proposamenak egiteko eta bideratzeko gaitasuna duena.

KOMUNIKATZAILE ERAGINKORRA

Komunikatzerakoan, momentu bakoitzaren arabera, adierazteko kodeak eta kanalak moldatzeko gaitasuna duena, hartzaileek ondo ulertu dutela ziurtatzeko moduan.