Osplay taldeko proiektua ospitaletan haurtzaindegi bat sortzean datza. Lana eta bizitza pertsonala uztartzea, gaur egun, oso zaila da eta, hain zuzen ere, Osplay taldeak hori bultzatu du: ospitaleko langile eta erabiltzaile guztien eskura egongo den haurtzaindegi pertsonalizatu bat; erabiltzaile bakoitzaren beharretara egokituz.
Jauja taldearen helburua Txikipark bat egitea da. Durangaldeko bakarra izango litzateke, ingurunean ez baitago horrelako lekurik. Espazio hau ez da soilik jolasteko leku bat; euskara sustatzen, lanpetutako familiei zama leuntzen eta familia harremanak indartzen dituen gune bat ere bada. Dibertsioa eta ikaskuntza modu paregabean uztartzen dituen parkea.
Muna taldearen proiektua Baserritu deitzen da. Baserri batean haurrei zuzendutako eskolaz kanpoko ekintza izango da. Helburu nagusia gure arbasoak iraganean nola bizi ziren erakustea da, naturak zeukan garrantzia goraipatuz eta ikasteko modu berriak aztertuz. Teknologia berriez inguratuta gauden mundu honetatik une batez urruntzeko aukera ematen duen espazioa.
Gopama taldekoek Durangaldeko aniztasun funtzionala duten pertsonentzako aisialdi gune bat sortu dute. Aisialdi hori kirolarekin lotu dute, izan ere, gure inguruan ez dago aniztasun funtzionala duten pertsonentzako kirola egiteko aukera ematen duen elkarterik. Kirola euskaraz egitea nahi dute eta horretaz gain pertsona erdigunean jarriko dute, bere gaitasunak kontuan hartutako ekintzak bultzatu eta berariazko beharretara egokituz.
Zorte on danori!!