Skip to main content

Irudia
ESKERRIK ASKO

Bazkide agurgarriak:

Honako honen bidez, Ibaizabal Ikastolako zuzendaritza eta artezkaritza-batzordearen izenean, eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu aurreko auzolan-egunean parte hartzeagatik.

Zuek zarete ongien dakizuenak zer nolako balioa duen Ikastolarentzat auzolanetan egiten den lanak: hainbat zeregin aurrera ateratzeaz gain, Ikastolaren zaintza guztion artean egin eta kostu ekonomikoak arintzen laguntzen du. Baina horrez gain, Ikastolako komunitatea osatzen dugun guztion artean gure proiektua zaintzeko egiten dugun ahalegina eta horretarako erakusten dugun prestutasuna benetan eskertzekoa dela nabarmendu nahi dugu.

Era berean, auzolanak aukera paregabeak dira gure arteko harremanak sendotu eta hezkuntza-komunitatea trinkotzeko.

Horregatik guztiagatik, mila esker beste behin.

 

Azken albisteak

Irudia
TABERNARAKO ZERBITZARIA

Lan eskaintza - TABERNAKO ZERBITZARIA ok.pdf

Irudia
irakurrixu

1B eta 1C taldeek idatzitakoa da aurtongo irakurrixu aldizkariko lehenengo alea.

Irudia
FAAZ

Zamudioko Parke Teknologikoan aurkitzen den FAAZ ikerkuntza-zentrora bisita.