Skip to main content

GIZARTERATZEKO

GOI MAILAKO TEKNIKARIA

Lanbide arloa: GIZARTE ETA KULTURA ZERBITZUAK

Gizarteratze portada
JonCortes

"Klaseko dinamika desberdinak bideratzean askotan hezitzaile rola hartzen dugu, etorkizunean eskuhartze desberdinak aurrera eramateko baliagarria izango baita"

Jon Cortes Bizkarguenaga, Gizarteratze ikaslea.

"Barterkeria egoeran dauden pertsonei sostengua eman nahi baldin badiozu esango nuke gizarteratzeko Goi Mailako zikloa egokia dela"

Maria Quintanilla Ordeñano, Gizarteratze ikaslea.

MariaQuintanilla
JonMartinez

"Ikaslearen rola lehenengo mailan jartzen da, ikasle aktibo moduan sentitzen gara eta metodologia parte hartzaileari esker ikasle guztiok aukera daukagu gure iritzia entzuteko"

Jon Martinez Isidoro, Gizarteratze ikaslea.

"Ibaizabalera etorri nintzen daukaten metodologiagatik, ikasketak ez dira hain teorikoak, praktikara eramaten dugu gehiago horrela gehiago ikasiz. Gainera irakasleek laguntza handia ematen digute eta aukera on bat da"

Joseba Andoni Uriarte Mejías, Gizarteratze ikaslea.

JosebaUriarte
 

 

ZER DA GIZARTERATZEA?

Maila desberdinetan arrisku sozialean edota baztertze egoeretan egon daitezkeen edo dauden pertsonen garapen pertsonala edo gizarteratze prozesua ahalbidetzeko esku hartze hezitzailea da.

Erronka, lan filosofia eta egiteko era bat bezala ulertzen ditugu: errealitatetik abiatutako praktika, euskalduna eta tokian tokitik sortua, inklusiboa eta integrala, emozioetatik abiatuta, elkarteekin elkarlanean, hezkidetzan oinarritua eta motibatzailea. Hau dena, proiektu honetan sinetsi eta parte hartzen duten pertsonen eta elkarlanean aritzen garen erakunde eta elkarteen konpromisoari esker eraikitzen da.

 

PRESTAKUNTZA PLANA

2000 ORDU -- 2 MAILA -- PRESENTZIALA -- GOIZEZ: 8:00-14:00

1. MAILA

  • Gizarte esku-hartzearen testuingurua (99 ordu).

  • Gizartean esku hartzeko metodologia (132 ordu).

  • Bizikidetza-unitateentzako arreta (165 ordu).

  • Autonomia pertsonalaren sustapena (198 ordu).

  • Komunikazio-sistema handigarriak eta alternatiboak (132 ordu).

  • Enpleagarritasunerako ibilbide pertsonala I (120 ordu).

  • Dual orokorra (128 ordu).

  • Jasangarritasuna (30 ordu).

  • Digitalizazioa (60 ordu)

2. MAILA

  • Gizarteratzea eta laneratzea (200 ordu).

  • Hezkuntzan esku hartzeko laguntza (120 ordu).

  • Bitartekaritza komunitarioa (120 ordu).

  • Lehen laguntzak (60 ordu).

  • Enpresa eta ekimen sortzailea (60 ordu).

  • Ingeles profesionala (63 ordu).

  • Enpleagarritasunerako ibilbide pertsonala II (63).

  • Dual orokorra (480 ordu).

  • Gizarte trebetasunak (132 ordu).

  • Hautazkoa (84 ordu).

ZER IKASIKO DUT? ZER EGINGO DUT?

  • Gizarteratzeko jarduerak programatzea, baliabide eta estrategia metodologikorik egokienak aplikatuta.

  • Etxeko indarkeria prebenitzeko jarduerak diseinatzea eta ezartzea, eta horien garapena ebaluatzea.

  • Behar fisikoei eta psikosozialei arreta emateko jarduerak diseinatzea, erabiltzaileen eta testuinguruaren ezaugarrien arabera, eta jarduera horien garapena kontrolatzea eta ebaluatzea.

  • Etxeko kudeaketan laguntzeko jarduerak antolatzea, bizikidetasun-unitatearen ezaugarrien arabera, eta jarduera horien garapena kontrolatzea eta ebaluatzea.

  • Laguntza psikosozialeko jarduerak antolatzea eta ezartzea, eta, eginkizun horretan, pertsonen intimitatearekiko errespetuzko jarrera azaltzea eta jarduera horien garapena ebaluatzea.

  • Autonomia pertsonaleko eta sozialeko trebetasunak trebatzeko jarduerak antolatzea eta ezartzea, lortzen diren emaitzak ebaluatuta.

  • Gizarteratzeko eta lan-munduratzeko programak antolatzea eta ezartzea, horien garapena eta aurrez finkatutako ibilbidearekiko egokitzapena ebaluatuta.

  • Komunikazio-trebetasunak trebatzea eta, horretarako, sistema alternatiboak edo handigarriak erabiltzea eta pertsona erabiltzaileak horien erabileran motibatzea.

  • Pertsonen eta taldeen arteko bitartekaritza-lanak egitea, parte-hartzeko teknikak eta gatazkak kudeatzeko teknikak eragimenez aplikatuta.

  • Erabiltzaileekin eta haien familiekin, lan-taldeko kideekin eta beste profesional batzuekin harreman arinak izatea, gizarte-trebetasunak erakutsita eta sortzen diren gatazketarako irtenbideak proposatuta.

  • Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

IRTEERA PROFESIONALAK

  • Pertsonei zuzendutako zerbitzu-sektorean: asistentziaren arloan, etxeko kuadeaketako laguntzaren arloan eta laguntza psikosozialaren arloan.

  • Gizarte-zerbitzuko sektorean: gizarte-desabantailan dauden kolektiboei eta pertsonei zuzendutako arreta psikosozialean, gizarte-bitartekaritzan, lan-munduratzearen arloan eta aukera-berdintasunaren sustapenean.